2019/09/06 - 2019/09/09 19:30/22:15

Zinema

Un verano en Ibiza

Un verano en Ibiza
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Arnaud Lemort. Aktoreak: Christian Clavier, Mathilde Seigner, Leopold Buchsbaum, Pili Groyne. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2019.

Philippe erretiroa hartzear dagoen 60 urteko podologo bat da. Bikotekidearen seme-alabekin ondo moldatu nahi du, eta bidaia bat egingo dute Ibizara. Kontserbadore samarra izaki, lekuz kanpo sentituko da: oporraldi lasai bat desio zuen, familiarekin egotekoa, baina gauzak bestelakoak izango dira.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.