Eman ditugu traineru denboraldiko porraren sariak

Baleike 2019ko ira. 5a, 08:46

Bi porra egin ditugu uda honetan traineru denboraldiari lotuta. Zumaiako traineruek euren ligak zer postuetan amaitzen zituzten galdetu genuen lehen porran, eta sariak aste honetan eman ditugu.

Emakumezkoen ontziak zer postutan amaituko zuen ETE liga? Eta gizonezkoek KAE 1 liga? Galdera horiek egin genituen traineru denboraldiarekin lotutako lehen porran. Jakina den bezala, emakumeak bigarren izan dira ETE ligan, eta gizonak bederatzigarren KAE 1 ligan. 

Postu horiek asmatu dituztenen artean bi sari zozkatu ditugu, eta hauek dira irabazleak.

ETE ligakoa asmatzen zutenen artean Beheko Plaza jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua: Azis Alberdi.

KAE 1 ligakoa asmatzen zutenen artean Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua: Arkaitz Manterola.

Bestalde, porran parte hartu zuten guztien artean Telmo Deun arraun elkarteak emandako arropa zozkatu dugu. Saridunak Pakita Aizpurua eta Jabier Unanue izan dira. Zorionak denori. 

Bigarren porra bat ere egin da Kontxako banderarekin lotuta, Karkara eta Zarauzko Hitzarekin elkarlanean. horren berri datorren astean emango dugu.