Arraunean hasi nahi duten haurrei dei egiten die Telmo Deun arraun elkarteak

Baleike 2019ko ira. 4a, 09:19

Traineru denboraldia oraindik ez da amaitu, baina Telmo Deun arraun elkartea hasi da jada hurrengo denboraldia prestatzen. Hala, arraunean hasteko gonbitea egin die herriko haur eta gaztetxoei. 

11 urte edo gehiago izan eta arraunean aritu nahi duten gaztetxoak arraun elkarteak itsas kiroldegian duen lokalera agertu daitezke, ostiral honetan, irailaren 6an, 19:00etan. "Ziur ez zaretela damutuko, eta bananako eta taldekako balore ugari eskuratuko dituzue", diote arraun elkartetik.