Zabaldu dute Helduen eskolarako izen ematea

Baleike 2019ko ira. 3a, 11:42

2019-2020 ikasturterako matrikulazioa zabaldu dute Helduen eskolan. Gaurtik irailaren 12ra arte izango da epea irekita.

Bi ikastaro emango dituzte hasiera batean: Irakur-idazketaren garapena, eta Euskara edota Espainiera atzerritarrentzat.

Izenak emateko 943 143 127 edo 943 130 013 telefonoetara deitu beharko da, 10:00-13:00 ordutegian.