'Trakamatraka' kontzertua, haurren gozagarri

Baleike 2019ko ira. 1a, 09:45

Atzo arratsaldean tailer eta kontzertu didaktikoa eskaini zuen Jon Urrutiak kofradian. Material birziklatuekin musika tresnak egin eta horiekin musika sortzen irakatsi zien etxeko txikienei. 

Kofradian emanaldi berezia eskaini zuen atzo Jon Urrutiak: material ezberdinekin musika tresnak sortu, eta haiekin musika egiten ikasteko tailerra. Haur ugarik hartu zuen parte jardueran, eta sorkuntza lantzeaz gain, birziklatzeko kontzientzia lantzeko baliatu zuen Urrutiak tailerra.