Xoxoteko aterpetxearen urteurren festa ospatuko dute bihar

Baleike 2019ko abu. 31a, 19:00

Duela urtebete aterpeko ardura hartu zuen lan-taldeko kide da Josu Vicente zumaiarra. Bihar egingo dute lehenengo urteurren festa, egun osorako antolatu duten egitarauarekin. 

Lehen urteurren festarako egitarau oparoa antolatu dute Xoxote aterpeko arduradunek. Adin guztiei zuzendutako jarduerak izango dira, baita haurrentzako jolasak ere. Bazkaltzeko, paella erraldoia prestatuko dute, eta arratsaldean ere jarraituko du festak. Musikariak ere girotuko dute aterpea: bertan izango dira, besteak beste, Oreka TX, Maider Zabalegi, Eskilarapeko Jazz 4, Jurgi Iturbe eta Izaro Oleaga trikitilariak.