Liburutegiak ordutegi jarraitua izango du astelehenetik aurrera

Baleike 2019ko abu. 31a, 09:39

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara izango da zabalik Alondegia kultur etxeko liburutegia. 

Herritarren eskaerari eta beharrei erantzuteko asmoz, ordutegia jarraitua izango du aurrerantzean Alondegia kultur etxeko liburutegiak. Hain zuzen ere, astelehenetik aurrera, 9:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Larunbatetan 9:30etik 13:30era egongo da irekita, orain arte bezala. 

Haurren liburutegiak lehengo ordutegiari eutsiko dio: astean zehar 16:00etik 20:00etara egongo da irekita, eta larunbatetan, 9:30etik 13:30era.