Slam Internationaux txapelketa irabazi du Iñaki Osa Goikoetxeak

Baleike 2019ko abu. 30a, 10:53

Slam Internationaux txapelketako finala jokatu zuten atzo Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian. Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta Txabi Inzak osatutako bikoteak bi setetan irabazi zuen partida eta, ondorioz, txapelketa. 

Olha eta Minvielleren aurka neurtu ziren finalean Goikoetxea eta Inza. Olha eta Minvielle 4-0 jarri ziren aurretik markagailuan, baina Goikoetxea eta Inzak azkar erreakzionatu zuten eta ia ohartu gabe 5-10 emaitzarekin jarri ziren dominatzen. Lehen seta 7-15 emaitzarekin amaitu zen. Bigarren setak ez zuen kolorerik izan eta 3-15 emaitzarekin irabazi zuten Goikoetxeak eta Inzak. 

Bikote honek udan jokatzen diren txapelketetatik bi irabazi ditu: Miarritzeko Urrezko eskularrua eta Donibane Lohizunen jokatutako Slam Internationaux hau. 

Bideoan ikus daiteke atzo jokatutako partida.