"Demostratu dugu balio dugula eta kristoren taldea garela"

Baleike 2019ko abu. 30a, 08:40
Argazkia: Intza Unanue

Zumaiako emakumezkoen trainerua Kontxako banderarako lehian izango da atzo jokatutako sailkatze estropadan laugarren postua egin ondoren. Igande honetan bigarren txandan arituko da Telmo Deun trainerua. 

Behin estropada amaituta, Jule Egiguren arraunlariak egindako lanaren balorazioa egin zuen: "Denboraldiko azken estropadak ez ziren izan gure estropadarik onenak; ikusten zen San Juan eta beste talde batzuk pixkanaka gorantz zetozela, eta gauzak gero eta zailagoak egongo zirela. Baina itsasoan badakigu ibiltzen, hala erakutsi dugu denboraldian zehar. Bagenekien gauzak ondo eginez gero, sartzeko aukerak genituela".

Itsasoaren egoeraz ere hitz egin zuen Egigurenek: "Hasieran itsasoa bareago zegoen, babesean zegoelako. Irteera ona egin dugu, baina itsasora atera garenean pixka bat gehiago kostatu zaigu arraunketa hartzea. Ziabogatik atera garenean itsasoa narratsa tzegoen, eta kostatu zaigu arraunketa hartzea. Behin badian oso ondo hartu diogu arraunketari eta gogor sartu gara. Demostratu dugu balio dugula eta kristoren taldea garela". 

Behin sailkatze estropada amaituta, eta Kontxako banderarako lehian arituko diren ontzien izenak ezagututa, lehen igandeko txanden zozketa egin zuten. Zumaia bigarren txandan arituko da Riveira, Arraun Lagunak eta San Juanekin batera. Lehen txandan izango dira Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Hibaika. 

Erlazionatuak