Sanbartolomeak 2019

'Probedeni'-arekin bukatu dituzte Oikiako jaiak

Baleike 2019ko abu. 29a, 16:02

Egun batez bada ere, Nafarroa aldera mugitu zen atzo Oikiako herria. Sanfergustin eguna ospatu zuten, eta ez ziren falta izan prozesioak, entzierroak edota dantzak.

Goizian prozesio modukoa egin zuten eta ez apezpikurik falta izan da. Lesakako zubi gainean, berriz, dantzak izan ziren, eta baita entzierroa jarraian. Txikiteoaren eta herri bazkariaren ondoren pala partidak izan zituzten frontoian, eta Oikia eta Getaria arteko bertso erronka jarraian. Oikiarrak izan ziren bertsotan nagusi. 

Erromeriarekin, gauerdian botatako su artifizialekin eta probedeniarekin amaitu dituzte aurtengo sanbartolomeak.

Argazkiak: Eire Salegi.