Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean abuztuaren 30 eta 31n

Herri lan batzuen ondorioz, San Jose 3 eta San Jose 9 atarien arteko bidea itxita egongo da autoentzat ostiralean eta larunbatean. 

Oinezkoek bidea erabili ahal izango dute eta autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute.