Langile batek suhiltzaileen laguntza behar izan du eskua makina baten barrutik ateratzeko

Baleike 2019ko abu. 28a, 17:47
Herriko enpresa batean izan da lan istripua (@BomberosEuskadi)

Suhiltzaileen arabera, eskua salbatu ahal izan du, baina "ebaki larriak" eragin dizkio lan istripuak, eta anbulantzian eraman dute.

Urola Kostako suhiltzaileek dei bat jaso dute gaur, asteazkena, 13:45ean. Langile bat eskua makina barrutik ezin aterata gelditu da Zumaiako enpresa batean, eta languntza eskatu diete.

Suhiltzaileek azaldu dutenez, mutil gazte bat zegoen eskua makina barruan kateatuta zuela, eta “hasieran istripu larria zela pentsatu arren”, azkenean “ebaki handi batzuk” izan dira. “Zauri larriak zituen eta anbulantzian eraman dute, baina eskua osorik atera dugu behintzat”.

Uztailean lan istripu larria

Gaurko lan istripuaz gain, egon da lan istripu larririk Zumaian azken boladan. Uztail erdialdean, esaterako, Ortiz enpresako langile batek biltegian lan istripu larria eduki, eta ospitalean hanka bat moztu behar izan zioten.

Beste hanka ere txikituta gelditu zaiola adierazi zioten emakumearen senitartekoek Baleikeri.