Hondarra erabilita eskulturak egiten ikasi dute haurrek Santiagon

Baleike 2019ko abu. 28a, 15:09

Andoni Bastarrika azpeitiarraren eskutik, dortokak, krokodiloak eta izurdeak egiten ikasi dute haurrek Santiagon. 

Hondarrezko animaliak egiten ikasteko tailerra eman du gaur Bastarrikak Santiagon. Bakoitzak osatu nahi zuen eskulturaren irudia eskuetan hartu eta, hondarra erabilita, animalia ezberdinen itxura hartu dute eskulturek. Hona hemen tailerreko zenbait irudi.