Ostiralean hasiko da Arritokietako bederatziurrena

Baleike 2019ko abu. 28a, 11:00

Irailaren 8a Arritokietako Ama Birjinaren eguna da. Aurretik bederatziurrena egingo da Arritokietako ermitan. Bederatziurrena ostiral honetan hasiko da.

San Pedro parrokitik adierazi dutenez, Abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean, goizeko eta arratsaldeko saioak izango dira. Goizez, 07:45ean, errosarioa errezatuko da, eta 08:00etan, eukaristia izango da. Igandetan errosarioa 10:45ean egingo da eta 11:00etan eukaristia, biak ere parrokian. Arratsaldetan, berriz, arrosarioa 18:45ean egingo da, eta eukaristia 19:00etan, Arritokietan. Igandean hitzaren liturgia egingo da ordu horretan.

Irailaren 1ean, igandean ez dago goizeko bederatziurrenik Arritokietan; parrokian errosarioa egingo da 10:45ean eta eukaristia 11:00etan. Arratsaldean, ArrItokietan, bederatziurreneko ospakizuna eukaristiarik gabe izango da.

Irailaren 8an, Arritokietako Egunean, 09:30ean eukaristia egingo da Arritokietan, eta 10:00etan parrokian. 11:30ean, berriz, meza nagusia egingo da Arriokietan bertan.

Astelehenetik larunbatera ez da eukaristiarik izango parrokian, hiletarik ez bada. Hiletaren bat gertatuko balitz, 18:00tan egingo litzateke eta bederatziurrena 19:15ean, Eukaristiarik gabe.

Doako autobusa
Doako autobusa eskainiko zaie fededunei ermitara igotzeko. 18:15ean aterako da taxi geltoki aurretik (18:45ean hiletarik egongo balitz). Arritokieta egunean 09:00etan eta 11:00etan aterako da leku beretik.