Irteera antolatu du Zumaiako Zikloturista Elkarteak irailaren 7rako

Baleike 2019ko abu. 28a, 09:02

Zumaiako Zikloturista Elkarteak irteera bat antolatu du irailaren 7rako. Behin irteera amaituta bazkaria izango dute. 

Txirrindulariak goizeko 7:30ean aterako dira Pulpo paretik. Honako ibilbidea egingo dute: Zumaia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Tolosa-Alkiza-Villabona-Asteasu (hemen hamaiketako egingo dute)-Andazarrate-Zarautz-Zumaia.

Behin Zumaian bazkaria egingo dute Aita Mari jatetxean. 

Bazkideek 35 euro orainduko dituzte eta bazkide ez direnek 45 euro. Diru sarrerak ES03 3035 0037 49 0370022208 kontuan egin beharko dira irailaren 3a baino lehen.