Sanbartolomeak 2019

Madalena Lopetegi eta Erramun Oliden omendu dituzte gaur Oikian

Baleike 2019ko abu. 25a, 16:11

Bi herritar omendu dituzte gaur Oikian, San Bartolome jaietako egitarauaren baitan. Madalena Lopetegik eta Erramun Olidenek oroigarri bana jaso dute. 

Omenaldia mezaren ondoren egin dute elizako atarian. Ondoren, Lopene eta bere animalien saioa izan da, eta jarraian herriko nagusien aldeko bazkaria Muniosoron.

Arratsaldean herri kirolen ikuskizuna izango da herriko plazan, 18:00etan hasita. Izeta IV.a eta Kortaberri harri jasotzen arituko dira, eta Mujika eta Mugertza aizkoran. Ondoren, idi demak izango dira Etxetxo eta Olidenen idi pareekin. Eguna amaitzeko, 22:30ean, Kupela taldearen erromeria izango da. 

Argazkiak: Eire Salegi