Sanbartolomeak 2019

Herriko edadetuak omenduko dituzte gaur Oikian

Baleike 2019ko abu. 25a, 09:05

San Bartolome jaien hirugarren eguna biziko dute gaur Oikian. Herriko hedadetuak omenduko dituzte goizez, eta, horrez gain, herri kirolen saioa izango da arratsaldean. 

San Bartolome eguna ospatu zuten atzo Oikian. Pilota partidak izan zituzten goizean, eta sagardo dastatzea arratsaldean. Espero zen bezala, Zumaiatik joandako herritar ugari gehitu zitzaizkien oikiarrei ekitaldi honetan.

Gaur herriko helduak izango dituzte gogoan. Goizeko 11:00etan meza izango da, eta ondoren herriko edadetuak omenduko dituzte. Jarraian, 12:30ean, Lopeneren animalien ikuskizuna izango da, eta 14:00etan edadetuei bazkaria emango diete Muniosoron.

Arratsaldean, herri kirol jaialdia izango da: Izeta IV.a eta Kortaberri arituko dira harriak jasotzen, eta Mujika eta Mugertza aizkora lanean. Eguna amaitzeko, Kupela taldearekin erromeria izango da 22:30etik aurrera.

Argazkiak: Eire Salegi.