Sanbartolomeak 2019

Bertsoak eta pintxoak Oikiako sanbartolomeak hasteko

Baleike 2019ko abu. 23a, 15:38

Gaur hasi dituzte San Bartolome jaiak Oikian. Bertsoak, pintxo lehiaketa eta paella izan dute oikiarrek herriko festetako lehen orduetan.

Eguraldia lagun izan dute Oikiako jaietako lehen orduetan. Bertso poteoa eta pintxo lehiaketa izan dituzte eguerditik aurrera oikiarrek zein bisitariek. Bertsoak Maddalen Arzallusek eta Jexux Mari Irazuk jarri dituzte. Pintxo lehiaketa ere egin dute herriko hiru tabernatan banatuta. Irabazlea Blanki Fernandez izan da, aliolirekin prestatutako ganbarekin.

Goiz parteko ekitaldiak amaitzeko, herri bazkaria izan dute frontoian. Paella jateko aukera izan dute oikiarrek. 

Sanbartolomeek arratsaldean jarraituko dute, asto probekin: Peio Etxabe, Anjel Iruretagoiena, Valentin Eizagirre eta Ander Etxaberen astoak izango dira lehian, 18:30etik aurrera. Ostirala amaitzeko, erromeria izango da Imuntzo eta Belokirekin, 22:30ean hasita. 

Gogoratu autobus zerbitzu berezia izango dela egun hauetan Oikiarako joan-etorriak errazteko. Hemen informazio gehiago. 

Argazkiak: Eire Salegi.