Ospakizun irekia izatea nahi izan dute antolatzaileek, eta zumaiar guztiak gonbidatu dituzte Gernika parkean egingo diren ekitaldietara.
Festa goizeko 9:30etik 14:30era egingo da eta Zumaiako beste merkatari batzuen laguntzarekin ekintza sorta bat antolatu dituzte.
- 9:30ean, Yoga ikastaroa egingo da Surfing Zumaiaren eskutik.
- 10:30ean, Maiaur-ek prestatutako "gosari osasuntsua" izango da.
- 11:00etan, totebag bat pintatzeko tailerra eta mandalak marrazteko momentua Mandala Paperdendarekin.
- 11:30, Nail Art, Coro Prietok azazkalak pintatzeko txokoa.
- 12:30etan, On Gourmetek prestatutako pikoteoa Jone & Co.-ren kontzertua entzun bitartean.
- 14.30etan festa itxiera.
Sarrera irekia izango da guztientzat baina yoga ikastarorako eta tailerrentzako toki mugatuak izango direnez aurretik izena ematea eskatzen da coroprieto@coroprieto.com helbidera mezu bat bidaliz.