2019/08/23 - 2019/08/26 19:30/22:15

Zinema

Remember me (Recuérdame)

Remember me (Recuérdame)
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Martin Rosete. Aktoreak: Bruce Dern, Caroline Silhol, Sienna Guillory, Brian Cox, Veronica Forque, Brandon Larracuente, Nicole Ansari-Cox, Kit Lang, Ben Temple. Iraupena: 88 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa.Herrialdea: AEB-Espainia-Frantzia. Urtea: 2019.

Adineko gizon alargun batek erabat maiteminduta jarraitzen du garai batean maite izan zuen emakume batekin, eta, halako batean, jakingo du Alzheimer gaitza duela andre horrek. Orduan, gizonak ahal den guztia egingo du emakumea bizi den zaharren egoitzan sartu eta haren alboan egoteko. Adinekoak protagonista dituen istorio bat da, dramatikoa, baina tarteka umorera ere jotzen du. Musika Pascal Gaignerena da; Euskal Herriko makina bat film ezagunen soinu bandaren sortzailea da Gaigne. Donostian bizi da 1985etik.

Ordutegia: Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.