Jitoan zegoen arrantzarako sare handi bat jaso du Begi Bistaneko ontziak

Baleike 2019ko abu. 22a, 11:17
Argazkia: Javier Carballo

Itsasoa garbi mantentzearen garrantzia azpimarratzeko sentsibilizazio kanpaina ugari jarri dira abian azken aldian. Tamalez, errealitatearekin egiten dugu topo behin eta berriro. Horren erakusle da atzo arratsaldean gertatutakoa. 

Kostaldea erakusteko bisitak egiten dituen Begi Bistan enpresako itsasontzi batek jitoan zegoen sare handi bat aurkitu zuen kostaldetik hurbil. Eta baita ontzira igo ere. Behin Zumaian, bi lagunen artean lehorreratu zuten sarea.