PORRA. Zeinek irabaziko dituzte Kontxako estropadak?

Baleike 2019ko abu. 19a, 10:12

Kontxako traineru estropadak jokatuko dira irailaren 1ean eta 8an, Donostian. Zeinek irabaziko dute Kontxa aurten? Eta aurreneko beste hiru taldeak zein izango dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan? 

Porra bat emakumezkoen sailkapenaz prestatu da, eta bestea, gizonezkoenaz. Bietan, galdera bera: Zein izango dira Kontxako irabazlea eta aurreneko lau sailkatuak? Zein ordenatan sailkatuko dira?

Porra bera egingo da webgune honetan nahiz Karkara.eus eta zarauzkohitza.eus atarietan. Hala, irabazle guztien artean zozkatuko da 1. saria: Izeta Sagardotegian bi lagunentzat sagardotegiko menua+ Spa Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. 

Parte hartzaile guztien artean, berriz, zozkatuko dira hainbat arraun taldetako elastikoak sinatuta, eta Urola Kostako HITZA egunkariko harpidetza bat, urtebetekoa (harpidetzari esker, HITZAKIDE izateak eskaintzen dituen hainbat abantailaz gozatuko du).