Telmo Deun bederatzigarren izan da gaur Pedreñan

Baleike 2019ko abu. 18a, 21:08

Gizonezkoen Telmo Deunek atzo Zarautzen emandako irudi txarra hobetu du gaur Pedreñan jokatutako estropadan, eta bere txanda irabazi du. Sailkapenean bederatzigarren izan dira Xabier Zulaikak entrenatutako mutilak. 

Gran Premio Dynasol bandera jokatu da gaur arratsaldean Pedreñako uretan. KAE 1 ligarako puntuagarria den jardunaldian Zumaiak atzo Zarautzen erakutsitako irudi kaskarra hobetzea zuen helburu. Gogoratu atzo Telmo Deun 11. izan zela Zarauzko estropadan. 

Bere txanda irabazi du gaur Zumaiak 21:07,48 denborarekin. Bigarren izan da Santoña, segundo eta erdira, eta hirugarren eta laugarren Lapurdi eta Hibaika izan dira, hurrenez hurren. Banderako sailkapenean bederatzigarren izan dira zumaiarrak. 

Hemen ikus daitezke estropadak eman dituen denborak. 

Datorren larunbatean izango da KAE 1eko hurrengo estropada, Bilbon, hain zuzen ere. 11:00etan hasita Villa de Bilbao estropada jokatuko dute.