Ipuinak eta musika ardatz dituen ikuskizunaz gozatu dute haurrek

Baleike 2019ko abu. 18a, 19:45

Eguraldi traketsaren ondorioz, Oxforden egin dute Musika Jaialdiko azken ekitaldia. Haur eta guraso ugari izan da Nerea Ariznabarretaren ipuinez eta Mariano Hurtadoren musikaz osatutako emanaldian. 

Joan den igandean bertan behera geratu zen Kantu kontari: Bertoko eta urrutiko ipuinak emanaldia eskaini dute gaur arratsaldean Ariznabarretak eta Hurtadok, Oxford aretoan. Hala, amaiera eman diete aurtengo Musika Jaialdiko ekitaldiei. 

Musika eta kontakizunak uztartuz, ikuskizun berezia eskaini diete ia ordubetez adi eduki dituzten haurrei.