Donostiako Aste Nagusiko bandera irabazi du Zumaiak

Zumaiako emakumezkoen traineruak irabazi zuen atzo Donostian jokatutako Aste Nagusiko estropada, bigarren heldu zen San Juani ia hamar segunduko aldea aterata. 

Emaitza bikainak berretsi ditu Zumaiako emakumezkoen traineruak azken estropadan. Ligarako puntuagarria ez den Aste Nagusiko estropada jokatu zen atzo Donostian, eta lehenengo postuan sailkatu zen Zumaia, bigarren egin zuen San Juani ia hamar segunduko aldea aterata. 

Hurrengo estropada Bilbon jokatuko dute, hilaren 24an, 11:00etan hasita.