Bidasoak ozta-ozta irabazi du Pulpo Eskubaloiaren udako saria

Baleike 2019ko abu. 17a, 21:59

Harmailak zalez bete dira Pulpo Eskubaloi klubak antolatutako partida ikusteko. Asobal ligako Liberbank Cantabria Sinfin eta Bidasoa Irun neurtu dira aurredenboraldiko partidan, eta lehia estuaren ondoren, 26 eta 25 irabazi du Bidasoak. Hona hemen Arnaitz Rubio Aprearen argazki bilduma.

Asobal ligako Liberbank Cantabria Sinfin eta Bidasoa Irun ikusteko aukera izan da gaur Lubaki kiroldegian, Pulpo Eskubaloiak antolatutako udako sariari esker. Bertan izan dira Asobal ligako bi talde horietan jokatzen duten Kauldi Odriozola eta Ander Torriko ere. Eskuan duen lesio baten ondorioz, ezin izan du partida jokatu Odriozolak, eta aulkitik bizi behar izan du taldearen garaipena. 

Une batzuetan Sinfinek Bidasoa mendean hartu badu ere, partidua berdindua izan da bigarren zatian. Ozta-ozta irabazi du Bidasoak partida, markagailua 26 eta 25 utzita.