Urpekaritzan trebatzeko aukera izan dute hainbat lagunek arranplan

Olarru subek antolatuta, urpekaritza bataioak egiteko aukera izan da arratsaldean zehar Arbustaingo arranplan.

Hainbat herritarrek hartu du parte Olarru sub ur azpiko jardueren elkarteak antolatutako urpekaritza bataioetan. Arratsaldeko itsasgora baliatu dute horretarako, eta Arbustaingo arranpla inguruan ibili dira, ur azpiko jardueran trebatzen.