Zumaia 11. izan da gaur Zarautzen

Baleike 2019ko abu. 17a, 13:52

Zarautz arraun elkartearen X. ikurrina jokatu da gaur eguerdian Zarauzko uretan. Zumaiak ez du bere egunik onena izan, eta 11.a izan da.

Lehen txandan aritu da Telmo Deun Santoña, Lapurdi eta Hibaikarekin batera. Lehen ziabogan azkarrenak izan dira Xabier Zulaikaren mutilak (5:00); Santoña eta Lapurdiri segundo bateko aldea atera diete. Bigarren luzean, ordea, aurrea hartu diete Lapurdik eta Santoñak, eta aldea handitu egin da hurrengo bi luzeetan. Bere txandan hirugarren izan da gaur Zumaia, 21:04,55 denborarekin. Lapurdik irabazi du txanda (20:47,43), eta Santoña izan da bigarren (20:54,01).

Zumaia 11. izan da gaurko estropadan. Errenteriako Hibaika bakarrik utzi du atzetik. Irabazlea etxeko trainerua izan da, Enbata

Hemen ikus daitezke gaurko denborak.

Bihar Pedreñan izango dute estropada, 18:00etan hasita.