Tango argentinarra dantzatzeko saioa antolatu du Agatak biharko

Baleike 2019ko abu. 17a, 10:54

Kultura argentinarra ekarriko du bihar Zumaiara Agata taldeak. Hain zuzen ere, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, tango argentinarra dantzatzeko aukera izango da Beheko plazan. 

Midas Dj Tango arituko da musika jartzen, eta Agataren eskutik, tango argentinarraren erritmoan dantzatzeko aukera izango da. Iluntzeko 21:30ak arte luzatuko dute saioa.