Igandean eskainiko dute Kantu Kontari: 'Bertoko eta urrutiko ipuinak' ikuskizuna

Baleike 2019ko abu. 16a, 11:56

Emanaldia Musika Jaialdirako antolatu bazuten ere, bertan behera geratu zen antolakuntza arazoak medio. Igande honetan eskainiko dute, Mari kalean.

Igandean, 18:00etan hasita, Kantu kontariren Bertoko eta urrutiko ipuinak saio musikatua izango da. Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.