Jendetza bildu du 'Al otro lado' kale antzerkiak

Baleike 2019ko abu. 16a, 10:58

Zanguango Teatro taldearen lanak giro ederra sortu zuen atzo iluntzean. Beheko plazan hasi eta Erribera kalean amaitu zuten antzezlana. 

Oihal mugikor baten bitartez, kaleetan ezkutatuta dauden istorio dibertigarrien berri eman zuten Zanguango Teatro taldeko kideek. Adin guztietako ikus-entzuleek gozatu ahal izan zuten Al otro lado antzezlanaz.