Zabaldu dute bainua hartzea Santiagoko hondartzan

Baleike 2019ko abu. 14a, 14:38

Osasun Sailak goizean egin du uraren kalitatearen analisia, eta, atzo ez bezala, kutsadura maila mugaren azpitik dagoela ziurtatu du.

Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, atzoko kutsadura maila altuaren arrazoiak ez daude argi. Zumaian ez ezik, Getariako eta Mutrikuko hondartza banatan ere bainua debekatu zuen Osasun Sailak.

Halaber, gertatutakoaren inguruan jarraipen zorrotza egingo duela iragarri du Udalak, eta jakin bezain azkar jakinaraziko diela herritarrei zerk eragin duen kutsadura altua.