Osasun Sailak Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu du, kutsadura maila altua dela medio

Baleike 2019ko abu. 13a, 11:39
Argazkia: Zumaiako Udala.

Segurtasun neurri gisa Osasun Sailak bandera gorria ezarri du gaur Santiago hondartzan. 

Osasun Sailak egindako analisiek ondorioztatu dutenez, kutsaduraren mailak bainua hartzeko ezarritako muga gainditu du. Segurtasun neurri gisa, bandera gorria izango da gaur egun guztian zehar Santiago hondartzan. 

Bihar aztertuko dute ura berriz, eta emaitzaren arabera baimenduko dute uretan sartzea.