Zumaiarrak gaur gaur sinatu du kontratua talde galiziarrarekin, azterketa medikoa pasa ondoren. Urtebetez arituko da Deportivon, eta gaur bertan izan du lehen entrenamendu saioa.
Nolaskoainek hamar partida jokatu zituen Athleticen lehen taldearekin iazko denboraldian, eta bi gol sartu zituen. Berdegunean minutuak jokatu nahi ditu zumaiarrak. A Coruñako Deportivo Espainiako ligako bigarren mailan dago, eta lehen mailara itzultzea izango du helburu. Asmo horretan laguntzea izango da Peruren helburua.