Azkoitiko andramaixetatik itzultzeko gaueko autobusak izango dira

Gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du Lurraldebusek Azkoitian ospatuko dituzten andremaixetatik itzultzeko. 

Abuztuaren 14, 15, 16 eta 18ko gauetan hiruna autobus izango dira Zumaiara itzultzeko: 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean. Muniben hartuko dira busak Azkoitian. 

Abuztuaren 17an UK45G eta UK46G ohiko gaueko zerbitzuak egongo dira.