Irati Merak eta Ekaitz Mosquerok irabazi dute Arrain txiki lehiaketa

Baleike 2019ko abu. 12a, 08:36

Euripean jokatu zen atzo Anade arrantza eta ehiza elkarteak antolatutako 45. Arrain txiki lehiaketa, Iñaki Sorazuren oroimenezkoa. 

Eguraldia ez zuten lagun izan atzo Anadek udaro antolatzen duen arrantza lehiaketa honetan parte hartu zuten arrantzale gazteek. Euripean egin zuten arrantza parol muturrean elkartu ziren parte-hartzaileek.

A mailako irabazlea Mons elkarteko Irati Mera izan zen, 1.243 punturekin. Bigarren Nora Aginaga (Izkiro) sailkatu zen 898 punturekin, eta hirugarren Olinka Cuevas (Zurriola) 730 punturekin. Naroa Corrales eta Enaitz Agote izan ziren Anadeko arrantzale onenak, zazpigarren eta zortzigarren postuetan. 

B mailan, berriz, Zurriola elkarteko Ekaitz Mosquero izan zen irabazlea 606 punturekin. Bigarren Iker Da Silva (Txantxangorri) sailkatu zen 535 punturekin, eta hirugarren Aimar Aginaga (Izkiro) 456 punturekin. 

Arrantzatutako arrain txikiena Urko Sistiagak hartutako 5 gramoko arrain bat izan zen.