Zumaiar bat nazien kontzentrazio-esparruetan hildakoen artean

Baleike 2019ko abu. 10a, 11:07
Bergen Belseneko kontzentrazio esparruko argazkia.

Bigarren Mundu Gerran nazien kontzentrazio-esparruetan hil zituzten hainbat pertsonen zerrenda argitaratu du Espainiako Gobernuak Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian (BOE). Zerrenda horretan zumaiar bat dago: Tomas Zubizarreta.

Zerrenda horren arabera, EAEko 63 lagun hil zituzten kontzentrazio esparruetan, eta horietatik 24 gipuzkoarrak ziren. Zumaiar bat aurki daiteke zerrenda horretan, Tomas Zubizarreta, hain zuzen ere. Datu horien arabera, Zubizarreta Bergen Belseneko (Alemania) kontzentrazio esparruan hil zuten 1945eko otsailaren 10ean, 37 urte zituela, gerra amaitzeko hilabete gutxi geratzen zirenean. Alemania urte horretako maiatzaren 8an errenditu zen.