Oxfordeko argazki erakusketa ikusteko azken egunak

Baleike 2019ko abu. 10a, 10:08

Zumaiako 31. argazki lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa igande arratsaldera arte izango da zabalik. Zuri-beltzezko 35 argazkiz osatzen da erakusketa hau.

Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketara 200dik gora argazki aurkeztu zituzten, eta haietatik oneka aukeratu zituzten erakusketa hau egiteko. Aretoa gaur eta bihar 18:30-20:30 ordutegian izango da zabalik. 

Iñaki Arrillaga artista oriotarraren erakusketak hartuko du lekukoa Oxforden. Erakusketa hau abuztuaren 14tik irailaren 1era izango da Alondegiko aretoan.