Traineru estropadak jokatuko dira asteburuan Zumaian

Baleike 2019ko abu. 10a, 09:34

Bi traineru estropada jokatuko dira asteburu honetan Zumaian. Gaur arratsaldean ETE ligako estropada izango da eta bihar eguerdian KAE 1 ligakoa. 

Emakumezkoen Zumaiako I. ikurrina jokatuko da gaur arratsaldean. ETE ligako 11. estropada 18:00etan hasiko da. Ontziek bi luze egin beharko dituzte, ziaboga batekin. Lehen txandan Colindres, Lapurdi eta Ondarroa arituko dira, bigarrenean Hernani, Isuntza, San Juan eta Kaiku, eta ohorezko txandan Deusto, Tolosaldea, Hibaika eta Zumaia. 

Dagoeneko lau bandera irabazi dituen Telmo Deunek bosgarrena irabazi nahiko du, non eta etxean, bere zaletuen aurrean. Horrekin batera sailkapen orokorrean lidergoa finkatzeko asmoarekin aterako dira Kike Manterolak entrenatzen dituen neskak.

Bihar eguerdiko 12:00etan, berriz, KAE 1 ligako estropada jokatuko da Zumaian, Zumaiako 34. ikurrina, hain zuzen ere. Gizonezkoek lau luzeko eta hiru ziabogako lana egingo dute. Zumaia lehen txandan arituk da Hibaika, Lapurdi eta Santoñarekin batera. Bigarren txandan Camargo, Arkote, Pedreña eta San Juan arituko dira, eta ohorezko txandan Getaria, Donostiarra B, Deusto eta Zarautz. 

Azken jardunaldietan pattal samar aritu ondoren, Getariako estropadan itxura hobea eskaini zuen Zumaiak.