Tren zerbitzu berezia izango da Donostia Aste Nagusiagatik

Baleike 2019ko abu. 10a, 09:08

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusia dela eta. Indartuko dituen lineen artean Zumaia-Donostia izango da. 

Ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 10etik 17ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.

Kostako linean, eguneko zerbitzua ohikoa izango da eta gau guztietan zehar, abuztuaren 10etik 17ra, trenak orduro ibiliko dira.