Giro ona Euskal Jai eguneko lehen orduetan

Baleike 2019ko abu. 9a, 15:56

Eguzkitsu eta bero handiarekin esnatu da eguna, baina orduak aurrera egin ahala, lainoak nagusitu dira. Horrek ez du eragin handirik izan Zumaian ospatzen ari diren Euskal Jai egunean.

Goizetik bazkal ordura arte baserriko gaien azoka egin da alde zaharrean. Alboka, dultzaina eta txalaparta doinuak entzuteko aukera izan da goiz partean, eta baita balkoitik balkoira Maddalen Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik egindako bertso saioa ere. Herri bazkariarekin amaitu dira goizeko ekitaldiak. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, sagardo dastatzea egingo da.