'Aitona Periko'-k irabazi du Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa

Baleike 2019ko abu. 8a, 14:41

Udako kirol egutegiko proba beteranoenetakoa jokatu da gaur goizean. Anade elkarteak antolatzen duen Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa, hain zuzen ere.

Bost ontzik aurkeztu dituzte bere arrantzak Anade elkarteko egoitzaren aurrean egindako pisatzean. Irabazlea, azken urteotan beza, Niko Hernandez eta Egoitz Ramos izan dira, Aitona Periko ontziarekin. 171 arrain arrantzatu dituzte; pisuan 15.896 gramo eman dituzte. Bigarren Spar sailkatu da (136 arrain; 13.368 gramo), hirugarren Egutera (141 arrain, 13.273 gramo), laugarren Borda (70 arrain, 6.971 gramo), eta bosgarren Azpilla (46 arrain, 4.528 gramo).

Lote onenaren saria Borda ontziak irabazi du 99,58 punturekin.