Hamar sagardo etxe izango dira Euskal Jai eguneko dastatzean

Baleike 2019ko abu. 8a, 11:48

Ohikoa denez, Euskal Jai egunean, arratsalde partean, sagardo dastatzea egingo da plazan. 19:00etan hasiko da dastatzea. 

Hamar sagardo etxe izango dira bihar Eusebio Gurrutxaga plazan, bosna etxe karparen alde bakoitzean.

Aburuza (Aduna)
Bereziartua (Astigarraga)
Iparragirre (Hernani)
Izeta (Aia)
Lizega (Astigarraga)
Petritegi (Astigarraga)
Satxota (Aia)
Urdaira (Usurbil)
Ekain
Gartziategi

Edalontziak berrerabilgarriak izango dira, eta 2 euroan izango dira salgai plazan bertan jarriko den mahaian. Edalontziak itzultzean euro bana emango zaie bueltan.