Zabaldu dute Hazilan proiektuaren 8. ediziorako izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea 2019ko abu. 6a, 11:23

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren zortzigarren deialdia egin du. Proiektuaren azken helburua langabeei laneratzen laguntzea edota lanean ari direnen lan aukerak hobetzea izaki, egitasmoa eskualdeko enpresa eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago.

Orain arte, ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. Aurreko 7 edizioetan zehar, guztira, 109 pertsonek hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 46 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...). 

Bi dira 8. edizio honetako alderdirik azpimarragarrienak. Alde batetik, aurreko edizioan prestakuntza eskaintza indartzeko apustuari heldu zaio.  Bestetik, 7.edizioan nola, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Programak bere-berea duen prestakuntzaz gain, praktikaldiari ekin aurretik, bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza osagarria jasoko dute 8. edizioan parte hartzen duten eskualdeko gazteek (aurreko edizioan egin bezalaxe). Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute. 

Informazio saioa

Informazio-saio bat egingo dugu interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: irailak 12, 10:00etan
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hemen aurkitu daiteke ekimenaren inguruko informazioa.