Urpekaritza bataiorako izen-ematea zabalik dago

Urpekaritza bataioak egingo dira Zumaian abuztuaren 17an, Olarru sub ur azpiko jardueren elkarteak antolatuta. Ekintza hau 17:00etatik aurrera egingo dute Arbustaingo arranplan.

Adin nagusiko pertsonek bakarrik hartu ahal izango dute parte bataio hauetan, eta aurrez izena eman beharko dute olarrusub@gmail.com helbidera idatzita, edo 605 812 893 telefonora deituta.