Zumaiako 35. Musika Jaialdia

San Telmo ermitako kontzertu barrokorako gonbidapenak eskuratu beharko dira

Baleike 2019ko abu. 5a, 13:58
Sapere Aude Sinfonietta atzo Zumaienan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Musika barrokoko kontzertua izango da bihar San Telmo ermitan, Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren baitan. 20:00etan izango da emanaldia, eta joateko beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena eskuratzea Oxford aretoan.

Aurrera dirau Musika Jaialdiak. Atzo Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izan zen Zumaiena ikastetxean. Ruben Diezek zuzendutako orkestrak Mendelssohnen eta Mozarten obra bana jo zituen. Lehen obran Georgy Vasilenko biolin jotzaile errusiarra aritu zen solista moduan. Zumaienara gerturatu ziren entzuleak pozik atera ziren emanalditik. 

Bihar, berriz, musika barrokoak hartuko du Jaialdia. In stil moderno, L'Estro D'Orfeo taldearen kontzertua izango da. Leonor de Lera zuzendari artistikoak eta biolin barroko jotzaileak, eta Javier Nuñez klabezin jotzaileak osatzen dute taldea.

San Telmo ermitan egingo den kontzerturako derrigorrezkoak izango da gonbidapena eskuratzea, ermita, oso berezia izanda, txikia delako. Gonbidapena Alondegian jasoko dira abuztuaren 6an, 12:00-13:00 eta 18:00-19:00 ordutegian. Bakoitzak gehienez bi sarrera jaso ahal izango ditu.