Zulaikak eta Imanol Lopezek Lekeitioko mastersa irabazi dute

Baleike 2019ko abu. 5a, 11:28

Zulaikak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak Lekeition jokatutako masters seriesa irabazi dute. Hiru setetan irabazi diete Erik eta Aldazabali. Eguneko albiste txarra Lopezen lesioa izan daiteke. 

Partida hasi eta berehala joan da Lopez aldageletara eskuin besoan zituen molestiak zirela medio. Ia partida osoa errebesarekin jokatu du zumaiarrak; eskuinarekin justu-justu heltzen ziren bere pilotakadak frontisera, eta ez zuen minik egiten. Ikusi beharko da ea besoa osatzen den eta ea gai izango den aste honetan programatuta dituen partidak jokatzeko: gaur Miarritzen du partida, ostegunean Donibane Lohizunen, ostiralean Hondarribian eta larunbatean Gernikan.

Partida hiru setetan erabaki da. Lehen seta berdindua izan da 15-14 emaitzarekin irabazi dute Zulaikak eta Lopezek. Bigarrena 3-15 irabazi dute Erikek eta Aldazabalek, eta partida eta txapelketa erabakitzen duen set laburrean nagusi izan dira gorriak 5-1 emaitzarekin. Ondorioz, Zulaikak eta Lopez nagusi Lekeition.

Finalaurrekoak Gernikan

Larunbatean Gernikako Grand Slameko finalaurrekoak jokatu zituzten Zumaiako bi puntistak, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek. Biek lortu dute larunbatean jokatuko den finalerako txartela. 

Lehen partidan Beaskoetxea eta Lopez, Hormaetxea eta Aldazabalen aurka neurtu ziren. Lehenek bi setetan erabaki zuten partida: 15-6 eta 15-14. Bigarren partida Goikoetxea-Lekerika eta Barandika-Ekhi bikoteek jokatu zuten. Hiru set behar izan zituzten partida erabakitzeko: 15-13, 12-15 eta 5-4. Goikoetxeak eta Lekerikak lortu zuten finalerako bigarren txartela.