Hamargarren izan da Telmo Deun Camargon

Baleike 2019ko abu. 3a, 19:24

Camargon jokatu dute gaurkoan estropada KAE 1 ligako arraunlariek. Zumaiarrak hamargarren geratu dira sailkapenean, 20:46,18ko denbora eginda.

Hamargarren egin du gaur Zumaiak Camargoko estropadan. Deustok egin du denborarik onena (19:44,95) eta haren atzetik iritsi da Donostiarra (19:50,04).Zumaiak 20:46,18ko denbora egin du. Gaurko estropadan 3 puntu eskuratu dituzte zumaiarrek, eta hala, sailkapen orokorrean bederatzigarren daude, guztira, 49 punturekin. Zarauzko Enbata doa oraingoz lehenengo sailkapen orokorrean, 123 punturekin.

Bihar izango dute hurrengo estropada KAE 1eko mutilek, Getarian. ETE eta KAE 1 ligako arraunlariak izango dira bertan, 12:00etatik aurrera, beraz, Zumaiako bi traineru ariko dira bihar Getariako uretan lehian.