Itziarko kopraixetarako autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek

Baleike 2019ko abu. 3a, 09:55

Itziarren ospatzen ari diren kopraixetarako joan-etorrietarako gaueko autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek. Gaur gauean eta asteazken gauean izango dira busak lanean. 

Gaur gauean eta goizaldean, eta asteazkenean, gauean eta goizaldean, izango da lanean autobus zerbitzu berezi hau. 

Zumaiatik 22:30ean, 00:00an, 01:30ean, 03:00etan eta 04:30ean aterako dira autobusak, Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik (Donostiako norabidean). Bueltako busak, Itziarren, 22:15ean, 23:45ean, 01:15ean, 02:45ean eta 04:15ean izango dira. Itziarko geralekua N-634 errepidekoa izango da, ostatuaren aurrean.