Bokaleko Batelero egunean hartuko du parte Beduola elkarteak

Baleike 2019ko abu. 3a, 09:19

Gaur eta bihar Bokalen egingo den Batelero egunean hartuko du parte Zumaiako Beduola elkarteak. Lau ontzi eramango ditu Iparraldeko herri honetara. 

Ilunabar, Ramontxu, Magallanes eta Ezpalarta txalupek ordezkatuko dute Beduola ospakizun honetan. 

Gaur goizean zehar joango dira heltzen ontziak Bokalera. 11:00etan patroien bilera egingo dte, eta ordu erdi geroago, 11:30ean, baldintzak onak badira, itsasora aterako. Bazkariaren ondoren, Baiona aldera joango dira, eta 21:00etan afaria izango dute. 

Bihar goizean ere ekitaldiak izango dituzte, eta bazkariaren ondoren, 17:00ak aldera, itsasontzien irteera egingo da.